Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/42

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


19 — «Gizonak duien maitena, baietare hobena,

bihotzeko pausuia du eta bere lo huna.


21 Orai lorik ezin daidit, bihotzian ez pausurik;

haiek biak galdu ditut, amoria, nik zugatik.


23 Unsa pensa badezazu, gaizki arrobatu nuzu;

zor handian zaude eta, othoi, unsa egidazu».


25 — «Galdu balin badituzu, zeren ogen derautazu?

Nik dakidan lekhutarik ni baitara eztituzu».


27 — «Orai egun batetan zenaudela pensetan,

hanbat zuzaz amoratu geroz nuzu penatan».


29 — «Horla erraitia erraz duzu, erho botzen badakizu;

zure pena diozunok nonbait handi bide'ituzu».


31 — «Hanbat ere handi tuzu, ezin erran nitzakezu;

egiara baziniaki, urrikari nangidizu».


33 — «Penak handi badituzu, axeterrik aski duzu;

sarri sendoturen zira; larruiori oso duzu».


35 — «Zauri baninz larruian, bada axeter herrian;

ene mina sendo ez liro zuk baiezi bizian.


37 Zure irudi ederrak eta maina jentilak

gaizkiago zauri nizi ezi dardo zorrotzak.