Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/41

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IX. AMOREZ ERREKERITZIA


1 — «Benedika fortuna! Ala enkontru hona!

orai begietan dizit desiratzen nuiena.


3 Ene maite maitena, egidazu zuzena;

joan duzuna ekhardazu, ezpa eman ordaina».


5 — «Nik dakidan gauzarik eztadukat zurerik;

lotsaturik jarri nuzu, ezpaitakit zegatik».


7 — «Eztuzula beldurrik, eztukezu perilik,

gure auzian ezta izanen zuhaur bezi jujerik».


9 — «Eztut egin gaizkirik ukheiteko perilik,

ezetare zerengatik behar dudan auzirik».


11 — «Bada, neure maitia, nik diotsut egia:

arrobatu nuzu eta balia bekit neuria».


13 — «Ni enuzu ohoina arrobatzer nizana;

orai, othoi, enadila ogen gabe difama».


15 — «Enetako ohoin zira, ohoin ere handi zira;

nik beharren nuien gauza daramazu zurekila».


17 — «Ni enuzu jakinsu; klarki erran ezazu,

ehork unsa adi zitzan nahi balin baduzu».