gu gaixtoak izan arren, ezten zutan faltarik.
Fin honera hel gitzazu, giren salbuietarik.
142 Ama eztia, nik badagit zure kontra faltarik,
zuk gaztiga eta dreza nazazu, othoi, bertarik.
Elas, norat ihes naidi, zu, neure ama, utzirik?
Neuretako eztazagut zu nolako amarik.
III. EMAZTEN FABORE
1. Emaztiak ez gaitz erran ene amorekatik;
gizonek utzi balitzate, elaidite faltarik.
3 Anhitz gizon ari bada andrez gaizki erraiten,
arhizki eta desoneski baitituzte aipatzen,
ixilika egoitia ederrago lizate;
andrek gizoneki bezi hutsik ezin daidite.
7 Zuhur gutik andregatik gaizki erran diroite,
haiez hongi erraitea onestago lizate.
Emazteak zerengatik gaitz erranen dirate?
Handi eta xipi oro haietarik girade.
11 Balentia sinplea da andren gaitz erraitea,
bat gaitz erran nahi badu, oro bardin sartzea;
ixil ladin nahi nuke halako den guzia;
damu gaitzik emazteak hari eman dithia.
15 Andren gaitz erraile orok behar luke pensatu