Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/32

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bera eta berze oro nontik ginaden sorthu;

ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu;

amagatik andre oro behar luke goratu.


19 Gizonaren probetxuko emaztia bethi da,

oro behin haietarik sortzen gira mundura;

sorthu eta hil ginate, hark haz ezpaginitza;

haziz gero egun oroz behar haren aiuta.


23 Haren eskuz osoan behar soinera eta jatera,

eri denian andre gabe galdu gizon egurra;

hil badadi, hura nola nor doake gainera?

Ordu oroz behar tugu; ezta heben zer duda.


27 Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik,

ez gizona ez etxia behin ere xahurik,

etxian den gauza oro gaizki erreglaturik;

parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.


31 Emaztiak eztut enzun lehen gizona jaukirik,

bana gizonak emaztia bethiere lehenik;

gaixteria jalgiten da bethi gizonetarik;

zeren, bada, daraukate emaztiari hogenik?


35 Bertuteak behar luke gizonetan handiago,

emaztetan nik dakusat hongiz ere gehiago;

mila gizon gaixtorik da emazte batendako,

gizon baten mila andre bere fedean dago.