Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/30

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


116 Mundu orok eztu egin zuk bezanbat hargatik,

orogatik bano oboro hark ere daidi zugatik;

bere ama ezin utzi obeditu gaberik;

othoi, grazia egiguzu, giren zuienetarik.


120 Unsa zuk har banenzazu gomendutan gogotik,

ezin damna naindeiela zinesten dut segurki;

anhitz begiratu duzu galduren zenetarik,

niri ere hel zakitzat, othoi, galdu gaberik.


124 Ehon ere gaitzik ezta zuk khen eztirozunik,

ezetare hontasunik zure eskuian eztenik;

denbora eta lekhu orotan ezin duda gaberik

graziak oro zure eskuian Jangoikoak emanik.


128 Nahi duiena hala duke amak semiaganik,

seme honak anhitz daidi amaren amorekatik;

gure natura haritu du zutan amoraturik;

Jangoikoa ezarri duzu gure anaieturik.


132 Haren eta gure ororen ama zira dignerik;

amak eztu sofritzeko semen artian gerlarik;

samurturik badakutsu gure gaizkiegatik,

ororen ama zira eta bake gitzazu bertarik.


136 Orai egiten diraden gaizki handiegatik

Jeinkoak ondatu zukeien lur guzia engoitik,

balinetan zu ezpazina ararteko gugatik;

oro sostengatzen gitu zure othoiegatik,