Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/29

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


92 Bekhatoren salbatzeko Jeinkoak egin zinduzen,

bere buruia egin dizi juje justiziaren,

zu miserikordiaren refugio zinaden,

nola berak justizian ezin salba litzake,

zure miserikordiaz remedia litezen,

balinetan egiazki zugana jin balite.


98 Egundano ezta izan ez izanen jagoitik

bekhatore hain handirik ezetare satsurik,

bere bidian jaugin bada zuri gomendaturik,

ukhen eztuien barkhamendu zure amorekatik;

ez galdu da ez galduren zure gomendukorik;

zuri gomendatzen gira hilik eta bizirik.


104 Berze emaztiak ama dira zenbait haurto xipiren

eta gero obororik punzela ezin dirate;

zu, anderia, ama zira birjinarik Jeinkoaren

eta geroz erregina zeru eta lurraren.


108 Jeinkoa jaun den gauza ororen zu zirade andere;

arrazoin da mundu orok dagien zuri ohore,

ezi hala ari zautzu Jesu Kristo bera ere;

zuk bezanbat dignitate mundu orok eztuke.


112 O anderia, ezin date ehor zure bardinik,

gainekorik zuk eztuzu Jeinko beraz berzerik,

Jeinko ezten berze oro dago zure azpitik,

Jeinkoaren ama zira mundu oroz gainetik.