sainduiak etziraden sarthu banitatez glorian.
168 Elas, othoi, hunat beha bekhatore guzia;
bekhatuiaz damnatzen du Jangoikuak munduia;
zeren hanbat bekhatutan deramagu bizia
eta guhaurk gure faltaz galtzen gure buruia?
172 Artzain orok biltzen ditu ardiak arratsaldian,
lekhu honerat eramaiten eguraldi gaitzian;
batbederak pensa beza arimaren gainian
nola salbaturen duen hura bere finian.
176 Bekhatorek ifernuian dute pena handia,
pena handi, izigarri, ezein pausu gabia;
sekulakoz egon behar hango sugar bizian;
zuhur denak, hara eztohen, egin penitenzia.
Harmak erioaren kontra
180 Erioa jaugiten da guti uste denian
eta agian ez emanen konfesione ephia;
hirur gauza albaditu ehork ere egiaz,
nola ere hil baitadi, doha salbamenduian.
Lehen egia
184 O jaun hona, aitortzen dut bekhatore nizala
eta gaizki egitiaz ogen handi dudala;
nik baitzitut ofensatu bide eztudan bezala,
dolu dizit eta damu zure kontra eginaz.
Bigarren egia
188 O jaun hona, gogo dizit oren present honetan
goardatzeko bekhaturik bizi nizan artian;