Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/12

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


143 Orhit adi Jeinkoaren justizia handiaz,

nola orok behar dugun eman khondu hersia,

egin oroz rezebitu gure merexituia,

erioa dauginian, baita haren mezuia.


147 Ordu hartan afer date hari apelatzia,

hark ehori eztemaio oren baten ephia,

ezetare estimatzen xipia ez handia;

batbederak egarriko orduian bere haxia.


151 Orduian zer eginen dut, gaixo bekhataria?

Arartekoak faltaturen, kontra juje handia;

abokatzen eztakike ehork haren gortian,


ogen oro publikoki agerturen orduian.

155 Elas, othoi, orok egin orai penitenzia,

behar orduian eztukegu gero agian aizina;

anhitz jende enganatu doa luzamenduiaz,

seguraturik ehork eztu egun baten bizia.


159 Gu girade egun oroz herioaren azpian;

behar dugu prest eduki gure gauza guzia,

gure gauzez ordenatu, oso giren artian,

gero eztugun egiteko hezaz azken finian;

arimaz aski egiteko badukegu orduian.

164 Pensa, othoi, nola gauden bi bideren erdian,

salba bano damnatzeko perileko punduian;

ehor fida eztadila, othoi, banitatian;