Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/11

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gaizki eskarniaturik eta zathikatuia.


120 Elas! Orduian nola zagoen haren arima tristia,

haren ama maitia eta mundu ororen habia,

pena hetan ekusteaz bere seme maitia

eta hiltzen begietan mundu ororen bizia.


124 Biotzian diraustazu gertuz, ama eztia,

zure orduko doloriak eta bihotz zauriak:

begiez nola zenakusan zure jabe handia

orotarik lariola odol preziatuia;

hek nigatik ziradela ari nuzu khonduia.


129 Orhit adi nola duian egin anhitz bekhatu,

heien kausaz merexitu anhitzetan hondatu,

bere miserikordiaz nola huien guardatu

eta dolu ukhen baduk bertan oro barkhatu;

eta agian hik eginen bertan berriz bekhatu.


134 Orhit adi Jengoikoaren majestate handiaz,

zeruia, lurra, itxasoa dadutzala eskuian,

salbatzia, damnatzia, erioa eta bizia,

estenditzen orotara haren potestatia;

ezi eskapa hari ehor, dauginian manuia.


139 Mundu honetan badirogu batak berzia engana,

bana berzian egiatik batbedera joanen da;

nor nolako izan giren orduian ageriko da,

egin, erran, pensatuiak, ageriko guziak.