Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/14

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


othoi, jauna, zuk idazu indar eta grazia

gogo honetan irauteko neure bizi guzian.


Heren egia


192 O jaun hona, gogo dizit garizuma denian

egiazki egiteko neure konfesionia,

baietare konplitzeko didan penitenzia;

othoi, jauna, zuk konfirma ene borondatia.


196 Eta hoiek egiazki ehork hala ezpaditu,

albailiaki duda gabe ezin dateiela salbu

bere bekhatuiak oro baditu ere konfesatu;

eta hala zinhets beza nahi eztenak enganatu.


200 Apezek ez apezpikuk ezetare aita sainduk

absolbatzen halakoaren ezein bothererik eztu;

Jangoikua bethiere bihotzera so diagozu,

guhaurk bano segurago gure gogua diakutsu;

gogua gabe hura baitan hitzak oro afer tuzu.


205 Regla ezak egun oroz onsa heure etxia;

eure gauza guzietan emak dilijenzia;

eta eure trabailuia duian penitenzia,

Jangoikua lauda ezak gauza ororen buruian.


209 Honekila albaiteza bethiere konbersa,

gaixtoeki ezin aite gaizki bezi probetxa;

berzer egin eztazala nahi ez ukeiena

ezetare falta ere hiaurk nahi duiana;

lege honi segi bedi salbu nahi duiena.