eman behar diozu Jainkoari, nahi baduzu harekiñ juntatu, eta jauna zeiñ gozoa den gustatu.
Egia da billhuztasuneko estatu hortara ez zare helduko, graziak ez badu zure bihotza behindik behiñ atzartzen, eta gero thiratzen eta alxatzen; munduko lothura guzietarik libraturik Jainko xoillarekiñ junta zaitezentzat.
Ezen graziak borthizten gaituenean, gauza guzietako gai eginen gare; baiñan uzten gaituenean, erortzen gare gabetasunerat eta flakeziarat, eta gaudez paratuak pena eta gaztigu suerte guzietarat.
Hargatik ez zaizu bihotza erori behar, edo esparantzaz gabetu; baiñan bakezki Jainkoaren borondateari behar gaizko sumetitu, eta gerthatzen zaizkigun gaiz guziak Jesu-Kristoren loriagatik pairatu, ezen uda heldu da neguaren ondoan, eguna badarraio gabari, edo denbora ederra tenpestari.
IX. KAPITULUA
Barreneko agortasunez eta desgustuez.
1 Ezta gaitz gizonen konsolazionean arbuiatzea Jainkoaren konsolazioneak gustatzen ditugunean. Baiñan berthute hagitz handi bat behar da konsolamendu batzuez, eta bertzeez gabetua bizitzeko, eta Jainkoaren