Orrialde:Chourio 1760.djvu/97

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jesus ez denean zure adiskide izanen, ala zu triste eta larri egonen baitzare.

Erhoki beraz zure esparantza eta bozkarioa ematen duzu hartaz bertzetan.

Hobeago ziñduke mundu guziaz higuindua izan ezen ez gaitzez egon Jesusekin.

Den beraz Jesus zure adiskideen artean guziz hautetsia eta onhetsia.

4. Maita zatzu bertze guziak Jesusengatik, eta Jesus beregatik.

Hark bakharrik behar du izan bereziki maitatua, hura bakharrik hobeago, maitagarriago eta leialago baita bertze adiskide guziak elkharrekiñ baiño.

Maita zatzu haren baitan zure adiskideak, eta harengatik zure etsaiak, eta egiozu othoiz batzuentzat eta bertzeentzat, demoten grazia haren ezagutzeko eta maitatzeko.

Eztuzu nahi behar bakharrik maitatua edo laudatua izan: hori etzaio zor Jainkoari baizen, zeiñak ez baitu nihor bere parerik edo idurikorik.

Ez duzu nihoren bihotzean eta amudioan buruperik, eta ez diozozula eman halaber zurean nihori; Jesus xoillaren amudioak behar ditu bethe bihotz guziak.

5. Begira zazu zure arima garbi eta libro kreaturen traba guzietarik.

Billhuzi behar duzu guzietarik, eta bihotza garbi