Munduko tresor guzien galtzea ezta deus orduan egiñ ziñezaken kaltearen aldean.
2. Hortaz zer probetxu ekhar diezazuke mundu guziak ere Jesus gabe?
Jesus gabe bizitzea ifernua da, harekiñ bizitzea parabisua.
Jesus zurekiñ bada, eziñ nihork kalterik egiñ diezazuke.
Jesus kausitzen duenak kausitzen du tresor bat, edo hobeki, ontasun guzien gaiñeko ontasun bat.
Hura galtzen duenak galtzen du gehiago aberatstasun guziak baiño, eta mundu guzia baiño ere.
Jesus gabe bizitzea, azkeneko lazeria, Jesusekin bizitzea aberatstasunik handiena.
Sekreturik handiena da beraz Jesusekin bizitzen jakitea, eta prudenzia soberanoa nork bere bihotzean hura idukitzea.
Zaren humill eta baketiar, eta Jesus gurekin izanen da.
Zaren debot eta manso, eta Jesus zure baitan idukiko duzu.
Orduan ihesi egorriko duzu, eta segurki galduko duzu, munduko gauzetara beheratzen bazare. Eta ihesi badoatzu, norenganat goanen zare? Galtzen baduzu, non kausituko duzu adiskide leial bat?
Ez bada posible adiskide gabe bizitzea,