Orrialde:Chourio 1760.djvu/95

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


maizago kausituko duzu zure arimako kaltea, eta zorigaitza.

Gauza guzietan Jesus billhatzen baduzu falta gabe edirenen duzu; eta zure burua billhatzen baduzu halaber kausituko duzu, baiñan zure bidegabetan.

Ezen gizonak Jesus billhatzen duenean bere buruari kalte gehiago egiten dio, mundu guziak eta bere etsaiik handienak egiñ diozokoten baiño.


VIII. KAPITULUA


Jesusen amudioa dela on guzien ethorkia


1. Jesus bihotz batean denean han dire on guziak, errex zaizko gauza guziak; baiñan handik urrun denean, gauza guziak zaizko gogor eta gaitz.

Jesus arima bati mintzo etzaioenean deusek eztu konsolatzen; baiñan Jesus mintzo denean hitz bat baizen ez erranik ere konsolazionez bethetzen da.

Maria Madalena laster altxatutzen nigarrez zagoen lekhutik; Marthak erran zioenean: Hemen da jauna, zure galdez dago.

Dohatsu orena zeiñetan Jesusek deitzen baikaitu nigarretarik bozkariorat.

Ala gure bihotza agor baita, eta gogor Jesus gabe! Oi zeiñ eroa, eta banoa zaren Jesusez kanpoan deus billhatzen baduzu!