Orrialde:Chourio 1760.djvu/94

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baiñan Jesusi juntatzen zaioena hura bezala egonen da fermu eternitatean.

Maita zazu eta itxezazu zure adiskidetzat mundu guziak uzten zaituenean utziko etzaituena, eta galtzetik debekatuko zaituena.

Berdiñ nahi baduzu eta ez noizbait utzi beharko ditutzu kreatura guziak.

2. Lot zakizko beraz Jesusi, eta zaude harekien bizian eta heriotzean; eman zaite adiskide leial haren eskuetan zeiñak baitu podore zure laguntzeko bertze guziak eskasten zaizkitzunean ere.

Orduan guzizko maite hark bakharrik nahi du izan maitatua, eztu nahi bertzerekiñ partitu zure bihotza, berak nahi du guzia, eta nahi du han jarri errege bere tronuan bezala.

Nahi baziñdu husku zure bihotza kreaturen afekzione guzietarik, ethor liteke Jesus gogotik zure baitan bere egoitzaren egitera.

Berdiñ gizonengatik egiten ditutzun obrak, eta Jesusi khentzen diotzotzunak galduak dire guziak.

Etzazula har zure habetzat seska bat haizeak darabillana, ezen haragi guzia belharraren pare da, eta haren loria guzia ihartzen da belharraren lorea bezala.

3. Gizonen kanpoari bazauzko beira laster enganatuko zare, eta hetan billhatzen baduzu zure konsolamendua, eta probetxua,