Orrialde:Chourio 1760.djvu/93

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


usteak markatzen du arima bat hagitz garbia, eta bere esparantza guzia Jainkoa baitan duena.

4. Gizonen estimuaren den gutiena ere billha eztabillanak erakuxten du Jainkoari oseki eman zaioela.

Ezen jondoni Paulok dioen bezala: Laudagarri eta estimagarri da ez bere burua laudatzen duena, baiñan Jainkoak laudatzen duena.

Gizon barrenkoiaren estatu perfeta da, bere barrenean Jainkoari jarraikitzea, eta kanpoko gutizietarik eta afekzioneetarik libro izatea.


VII. KAPITULUA


Maitatu behar dela Jesus gauza guzien gaiñetik.


1. Dohatsua da ungi dakiena zer den Jesusen maitatzea, eta Jesusengatik bere buruaren arbuiatzea.

Utzi behar ditutzu maite ditutzun guziak guziz maite harengatik, zeren bakharrik, eta gauza guzien gaiñetik nahi baitu izan maitatua.

Kreaturen amudio enganiosa da, eta ganbiakorra, baiñan Jesusen amudioa leiala eta iraupenezkoa.

Kreaturari lotzen zaioena eroriko da harekiñ,