Orrialde:Chourio 1760.djvu/99

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


loriagatik gabetasun hura gogo onez pairatzeko, nork bere burua deusetan ere ez billhatzeko, eta bere merezimenduari ez batere behatzeko.

Ezta miresteko bozkario sentitzen baduzu grazia zureganat jausten denean. Nork eztaduka bere burua dohatsu momentu zorionezko hartan?

Bere gogara dabilla graziak darabillana: eta ez da mirakullu ez bazaitzu deus pisu iduritzen, Jainko guziz podorosak sustengatzen eta gidatzen gaituenean.

2. Atsegiñ dugu bethiere kausitzeaz zerbait konsolagarri; eta nekhez gure buruei ukho egiten diogute.

Iondoni Laurendi martir handi hark garaitu zuen mundua bere Ipizpiku sainduak bezala, hemengo atsegiñak eta xarmak ostikaturik, bai eta oraiño pazientki pairaturik apartatua izatea Sixto Aita saindua hagitz samurki maite zuenaganik.

Manera hartan Jainkoarentzat zuen amudioaz garaitu zuen gizonarentzat zuen amudioa, eta konsolazione humanoa utzirik segitu zuen Jainkoaren nahia.

Hortik ikhasazu behar duzula utzi Jainkoagatik zure adiskiderik maiteena eta beharrena.

Ez bekizu damu adisakide batek uzten