Orrialde:Chourio 1760.djvu/88

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Nolakoa baita gizona bere barrenean, halakoak dire haren jujamenduak kanpoko gauzen gaiñean.

Egiazko bozkariorik baldiñ bada munduan, hura du bihotz onetako gizonak. Eta balin bada atsekaberik edo ondikorik, konzienzia gaixtoentzat dire guziz halakoak.

Nola burdiña herdoilldura guziak utzirik goritzen baita suban, hala Jainkoari osoki ematen zaion gizona egiten da gizon berri bat uzkurdura guziak utzirik.

Arima bat epheltzen hasten den pontutik izitzen da nekherik xumeenaz, eta kanpoko konsolazioneen ondoan abiatzen da.

Baiñan noiz eta ere bere burua osoki garaitzen hazten baita, eta Jainkoaren bideetan gogo onez ibiltzen, orduan errex kausitzen du lehen gaitz eta dorphe zitzaiona.


V. KAPITULUA


Gogo guzia eman behar dugula gure buruen ezteustazunean eta Jainkoaren handitasunean pensatzen.


1. Eztugu behar gure baitan sobra fidatu, zeren eta maiz eskaz baitugu grazia, eta espirituko argia. Eztugu gure baitan airaio xume bat baizen, zeiña laster galtzen baitugu gure antsikabez, eta gehienean haiñ itsu gare non ez baitugu ezagutzen gure itsutasuna ere.