Maiz gaizki egiten dugu, eta gaizki egiña gure aitzekiez gaizkiago gerizatzen.
Batzuetan uste dugu zeloak garabiltzala, eta pasioneak baikarabiltza.
Mehatxatzen ditugu bertzeak falta xumeengatik, eta gure buruei hutsik handienak ere, barkhatzen diotzogute.
Biziki sentitzen ditugu eta gure hitzez berretzen bertzeenganik pairatzen ditugunak, eta ez gare akordatzen ere zer bertzeei pairarazten dioguten.
Gure obrak zorrozki eta xuxenki pisatzen bagintu, ez ginduke lekhurik bertzeen hertsiki jujatzeko eta kondenatzeko.
2. Barreneko bizitzeaz bizi den gizonak artha guzien aitziñean darabilla bere arimaren artha, eta bere buruaren gaiñean atzarria dagoena guti minzo da bertzeez.
Etzare sekulan izanen debot eta barrenkoi, ez baduzu ikhasten zure buruaren gaiñean atzarririk egoten, eta bertzeen egitekoak alde batera uzten.
Zure gogoan ez bada Jainkoa eta gure burua baizen kanpoan ikhusten ditutzun gauzek guti mobituko zaituzte.
Non zare zure buruaren bistan etzarenean, eta zure baitan gogoa eztuzunean? Eta zer probetxu gelditzen zaitzu zure