IV. KAPITULUA
Bihotzeko garbitasunaz eta xedearen sinpletasunaz.
1. Garbitasuna eta sinpletasuna bi hegal dire zeiñek lurraz gorago altxatzen baikaituzte. Sinpletasunak behar du izan gure xedeetan, garbitasunak gure afekzioneetan. Sinpletasunak eramaten gaitu Jainkoarenganat, garbitasunak erakhartzen du Jainkoa gureganat.
Zer nahi den akzione onetako prunpt izanen zare, baldiñ libro bazare barranean afekzione desordenatuetarik. Ez baduzu bertze xederik Jainkoaren gogarako, eta lagun proximoaren probetxuko izatea baizen, gozatuko zare barreneko libertateaz.
Zure bihotza xuxena balitz, kreatura guziak euretzat kreatzaillearen kontenplatzeko mirailltzat litezkez, eta liburu bat zeiñetan ikhus baitziñetzake bizitze saindu baten eramateko erregelak. Ezen ezta kreaturik haiñ xumerik, eta txarrik non ez baitaroku erakuxten Jainkoaren ontasuna.
2. Arima ona eta xahua baziñdu, gauza guziak ikhus ziñetzake goibelik gabe, eta errexki adi ziñetzake: ezen bihotz xahuarentzat ezta deus estalirik, idekiak dire zeruak eta ifernuak.