Orrialde:Chourio 1760.djvu/86

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


burua faltiar aithortzea, eta bertzeak faltatik deskargatzea?

Nahi baduzu bertzeek jasan gaitzaten, jasan zatzu zuk ere bertzeak. Ikhusazu hortik zeiñ urrun zaren oraiño egiazko karitatetik, eta egiazko humiltasunetik, zeiñak ez baitu asarradurarik bere buruaren kontra baizen.

Ez da gaitz bakezko izatea onekiñ eta mansoekiñ, natural da ezen bakea maitatzea, eta gure sentimenduko diren presunen onhestea. Baiñan grazia handi bat, eta berthute sendo bat behar da, buru gaitz eta errebesekiñ, desordenatuekiñ, makhurrekiñ, eta kontrestatsailleekin bakean bizitzeko.

Badire presunak bere buruekiñ, eta bertzeekiñ bakea dutenak: badire bertze batzuk ez berekiñ ez bertzeekin bakerik ez dutenak bertzeentzat nekhagarri eta nekhagarriago beretzat.

Bertze batzuk ez dire kontentatzen bere buruekiñ bakean izateaz, ensaiatzen dire bertzeei ere haren ematerat. Guziarekiñ ere zure bakea bizitze dohakabe huntan gareiño, hobeki datza trebesien humilki pairatzean, ezen ez atsekaberik gabe izatean. Zenbatenaz baitaki gizonak hobeki pairatzen, hanbatenaz du bake gehiago. Pazienzia duena da bere buruaren garatzaile, munduaren nausi, Jesu-Kristoren adiskide, eta parabisuko primu.