III. KAPITULUA
Barreneko bakeaz.
1. Has zaite behiñdik behiñ zure bihotzean bakearen ezartzen, eta gero bertzeen artean emanen dukezu. Gizon bakezkoa progotxosago da bertzeentzat gizon sabanta baiño. Bere pasioneen gathibu den gizonak ona ere gaitzera itzultzen du, eta errexki siñhesten du bertzeez erraten den gaizkia, baiñan gizon baketiarrak guziak onerat aldatzen ditu.
Bere baitan bakean den gizonak eztu nihortaz suspitxarik, baiñan gizon khexosa eta pausugabea hañitz suspitxa suertez bethea da, eta ez bere buruari, ez bertze nihori uzten dio halakoak bakerik. Mintzo da maiz erran behar ez lituzken gauzez, eta uzten ditu egiñ gabe gehienik egiñ behar lituzken gauzak. Artha handi du jakiteko bertzeak zertara diren obligatuak, eta berak uzten ditu egiñ gabe obligazionez egiñ behar lituzken gauzak. Duzun beraz zelo lehenik zure buruarentzat, eta gero bertzetara ere hedatuko dukezu.
2. Badakiku xoill ungi zure hutsen eta falten gerizatzen eta bernuzatzen; eta ez ditutzu errezibitzen berzeek bere hutsen estaltzeko edo gutitzeko ekhartzen dituzten arrazoiñak ez liteke bada justuago zure