frogatuko duzu falta gabe Jainkoaren laguntza. Hark daki ungi zeiñ diren zure laguntzeko mugarik, era rnanerarik hoberenak; hala emazu zure burua haren eskuetarat. Hark daki zure laguntzen, eta zure atheratzen zure nahasdura guzietarik. On da rnaiz gure humiltasuna beiratzeko eta handitzeko, bertzek jakiñ detzaten gure eskasak, eta hekiengatik rnehatxa gaitzaten.
2. Nihork bere hutsa aithortzen duenean, eta hartaz humiliatzen denean, errexki fazegatzen ditu, eta kontentatzen bere mehatxatzailleak. Jainkoak humilla begiratzen du eta defendatzen; maitatzen du, konsolatzen du, harenganat ethortzen da, bethetzen du bere graziez, eta beheramendu handi baten ondoan altxatzen du azkenean loriarik gorenera.
Jainkoak humillari agertzen diotza bere sekretuak, deitzen du eta erakhartzen emeki bereganat. Zer nahi ahalkeria izan dezan humillak, bakean da hargatik, zeren bere sosegua ematen baitu Jainkoa baitan, eta ez gizonen baitan. Eztuzu uste behar perfekzionean aitziñatu zarela, ez badaukazu siñhetsia guzietako xumeena zu zarela.