Orrialde:Chourio 1760.djvu/83

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


munduan kondemnatzen edo laudatzen diren gauzez. Zenbatenaz gizonak hartzen baitu kanpotik egiteko gehiago, hanbatenaz gehiago barraiatzen da bere barrenean.

8. Bihotza xuxena bazindu, eta garbia gauza guziez, egiñ ziñezake probetxu eta berthutean aitziñamendu. Milla gauzek khexatzen zaituzte, eta altaratzen zeren ez baitzare oraiño zure baitan osoki hilla, eta munduko gauzetarik apartatua. Deusek eztu hala nothatzen eta trabatzen gizonaren bihotza, nola kreaturen amudio lohiak munduko konsolazioneak hastantzen bazintu zureganik, zeruko gauza kontenpla ziñetzake, eta senti ziñetzake hango bozkarioak.


II. KAPITULUA


Gizonek eziñ deus dagiketela bere esparantza Jainkoa baitan emana duenaren kontra.


1. Etzaitezela penetan eman nor den zure alde edo zure kontra; baiñan duzun artha solamente Jainkoa den zurekiñ egiten ditutzun gauza guzietan. Duzun bethiere konzienzia garbi, eta Jainkoak defendatuko zaitu guzien kontra. Ezen gizonen maleziak eziñ egiñ diozoke bidegaberik Jainkoak lagundu nahi duenari.

Baldiñ badakizu ixillik sofritzen,