Orrialde:Chourio 1760.djvu/82

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta aphur bat senti baziñeza haren amudioaren kharra eta gozotasuna; etzintezke kasu hari zure amudio propioaren gogara edo desgogara litezken gauzez, boskariorekiñ har ziñetzake egiten gaizkitzun afrontuak, ezen Jesusen amudioak ekhartzen gaitu gure buruaren mesprezatzerat.

Jesus eta haren egia ziñ-ziñez maite duena, eta afekzione desordenatuetarik libraturik barreneko bizitzeaz bizi dena ematen zaio osoki Jainkoari, eta altxatzen da espirituz bere buruaz gorago, sosegu ezti batez gozatzeko bere maitearen posesionea.

7. Nork ere gauzez jujatzen baitu ez jendeen ustearen, ede erranaren arabera, baiñan gauzak berenez direnaren arabera, haiña da zuhurra; ez gizonenganik heldu den zuhurtziaz, baiñan Jainkoaganik heldu denaz. Barreneko bizitzeaz bizitzen dakienak eta kanpoko gauzetan gelditzen eztenak, eztu muga edo lekhu suerte baten hartzeko beharrik bere debozionearen bizteko.

Gizon barrenkoia laster bereganat biltzen da, zeren ez baita behiñ-ere osoki kanporat airatzen: kanpoko lanek, eta ardurazko egitekoek eztute trabatzen, ez barraiatzen; baiñan alogatzen da egitekoekiñ, gerthatzen direnaren arabera. Bere baitan ungi disposatua denak, kontu guti egiten du