Orrialde:Chourio 1760.djvu/72

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


orduan egiñ zinezakena, eta izanen duzu desiratzen duzun segurontza! Errespusta hortaz konsolatua guzia, eta borthiztua abandonatu zen osoki Jainkoaren borondatera, eta fazegatu ziren haren khexagune guziak.

Handik harat etzen kurioz izatu jakitekotz zer gerthatu behar zitzaioen ethorkizunean, baiñan haren arta guziak izatuziren jakiteko zer zen Jainkoaren nahia, zer zen haren begietan hoberenik, eta perfetenik bere obra on guziak sainduki hasteko eta akhabatzeko.

3. Duzun esparanza Jainkoa baithan, dio profetak, eta egizu ungia, egon zaite lurrean, eta haziko zare haren ontasunez.

Gauza batek gibelatzen gaitu edo geldiarazten salbamenduko bidean; eta hura da han kausitzen diren gaiztasunen, eta han jasan behar diren guduen beldurra.

Bertzenaz haiñak gehienean berthutean aitziñatzen dire, zeiñak animo gehiagorekiñ ensaiatzen baitire trabarik handiene, eta gure desira sainduak gehienik kontrestatzen dituztenen garaitzerat.

Ezen zenbatenaz gizonak bere burua garaitzen, eta mortifikatzen baitu gehiago, hanbatenaz ardiesten du grazia, merezimendu, eta perfekzione gehiago.

4. Baiñan guziek ez dute hanbat pasione