mortifikatzeko, ez haiñ gudu handia egiñ behar bere buruen garaitzeko.
Halere khar eta zelo gehiago duneak bide gehiago egiñen du berthutean pasione borthitzagoak izan arren ezen ez pendura onak dituelarik khar gutiago duenak.
Bi moian dire guziz handiak gure eskasetarik libratzeko, lehenbizikoa da geure buruei bortxa egitea, gure bizio naturalei kontra egiteko, eta bertzea zin-ziñez premiatzea gehienik behar ditugun berthuteen ardiesteko.
Ensaia zaite beraz arthozki zure baithan garaitzerat bertzeen baithan gehien gaitzesten dituzun eskasak.
5. Progotxa zaite gauza guziez zure aitzinamendukotz, eta lehia zaite imitatzerat ikhusten edo aditzen dituzun etsenplu on guziak.
Nihork huts bat egiten badu zure aitziñean, goardia gehiagorekiñ beira zaite huts hartarik, edo zu ere hartara erori bazare altxa zaite lehen bai lehen.
Orhoit zaite zuk bertzeen gaiñean bezala, bertzeek ere zure gaiñean begia idekia daokatela.
Oi ala on baita eta esti bizitzea presuna debot, eta khartsuekiñ, bere egiñbideei jarraikiekiñ, eta bere bizitzean erregulatuekin!