Orrialde:Chourio 1760.djvu/71

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eramateko baizen?

Zoaz beraz khar handiarekiñ aitziña, sinhetsirik nekheen saria lauster izanen duzula, eta orduan izanen zarela zure gaitz, eta beldur guzietarik kanpoan.

Nekhe hek xumeak direlarik ere izanaraziko darotzute sosegu eternal bat, eta dohatsutasun infinitu bat.

Zaren leial eta khartsu Jainkoaren zerbitzuan, eta Jainkoa leial izanen da eta liberal zure golardoan.

Behar duzu izan esperanza handi bat ardiesteko duzula golardo hura, ordean halere ez diozozula zure buruari agiñ segurantza osorik beldurrez eror epheltasunerat edo orgilleriarat.

2. Behiñ Jainkoaren zerbitzari bat khexatua hagitz, eta penatua beldurraren, eta esparantzaren artean, goan zen, tristeziaz betherik Eliza batetara, eta han aldaren baten aitziñean ahuspez emanik, gogoeta hau zarabillan bere baitan: oi banaki bederen iraunen dudala Jainkoaren zerbituan! Eta berehala aditu zuen boz bat zeiñak bere barrenetik ertan baitizoen: eta bada gauza hori baziñaki zer egiñ nahi zinduke? Egizu orai