Orrialde:Chourio 1760.djvu/70

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


7. Zure bizi guzia ohorez eta atsegiñez orai arteraiño bethea izan balitz ere, zer progotxu zinduke orai beran hill behar bazindu?

Gauza guziak dire beraz bano eta ezdeus lekat Jainkoa maitatzea, eta haren xoillki zerbitzatzea.

Bere bihotz guziaz Jainkoa maite duenak ez du beldurrik heriotzearentzat ez suplizoarentzat, zeren Jainkoaren amudio perfetak harenganat segurantzarekiñ hurbillarazten baikaitu.

Baiñan ez da miresteko bekhatuan oraiño lakhet duena heriotzearen, eta jujamenduaren beldur izatea.

On da bada halere amudioak oraiño gibelatzen ez bazaitu bekhatutik, gibela zaitzan bederen ifernuaren beldurrak.

Guziarekiñ ere Jainkoaren baiño berze zerbaiten beldurrago denak, eziñ onean luzero iraunen du, eta lauster eroriko da deabruaren artetarat.


XXV. KAPITULUA


Gerotik gerorat berthutean aitzinatzera behar dugula lehiatu.


Izan zaite erne eta arthos Jainkoaren zerbitzuan, eta manera berezi batean Jainkoari konsekratua bazare, errozu maiz