baitio Jainkoari bere persekutatzailleentzat, zeiñak barkhatzen baitiote gogotik bere etsaiei, eta zeiña prest baitago bethi bere hutsik xumeenen gaiñean bertzeei barkhamendu eskatzera; zeiñaren bihotzean errexkiago sartzen baita urrikalmendua, eze ez asarradura, zeiñak maiz bere buruari bortxa egiten baitio; zeiña ensaiatzen baita bethiere bere buruaren garaitzerat, eta espiritua haragiaren nausi errendatzerat.
Hobeago da balinba orai gure konzienziaren xahutzea, eta handik bizioak atheratzea, ezen ez hek uztea berze munduko suas purgatzeko: baiñan gure haragiarentzat dugun amudio desordenatuak enganatzen eta itsutzen gaitu.
3. Helaz! Ez dugu pensatzen su izigarri hark ez duela bertze bazkarik izanen gure bekhatuak baizen.
Zenbatenaz hemen zure burua guphidesten baituzu gehiago, hanbatenaz gehiago han sofrituko duzu; zuk hemen zure haragia mainozkiago lausenga, hura gehiago han puni eta tormenta; zenbatenaz Jainkoa ofensatzen baituzu gehiago, hanbatenaz biltzen duzu ifernukotz sukari gehiago.
Zertaz ere gizonak egiñ baitu bekhatu, hartarik beretik izanen du pena, eta gastigu gehienik.