Han nagiak eta antsikabeak izanen dire suzko punta zorrotzez punxikatuak, han gormantak eta hordiak goseaz eta egarriaz kruelki tormentatuak.
Han lohiak, eta desonestak pulunpatuko dire bikhezko, eta sufrezko tulunbio irakituetan, eta bekhaiztiak bere dolorearen biolentzian egonen dire marrubiaz potzo errabiatuak bezala.
4. Han bizio bakhoitxak izanen du bere suplizio partikularra. Han izanen dire supherbioak sekulako laidoaz eta ahalkeriaz estaliak, eta abariziosak azkeneko lazeriaz, eta erromesiaz herstuak.
Han oren baten pena gaitzago izanen da pairatzen, hemen ehun urtheren penitenzia den garratzena baiño.
Hemen nekheak badu bere sosegua, doloreak bere deskansua, baiñan han damnatuentzat ez baia pausurik batere, ez kosolazionerik, ez deskansurik.
Duzun bada orai zure bekhatuezko dolore bizi bat, eta hari zaite zure falten penitenziaz urratzen, jujamenduko egunean sar zaitezentzat dohatsuen bakean eta soseguan.
Ezen orduan justuak altxatuko dire segurantza handirekiñ mundu huntan desohoratu, eta persekutatu dituztenen kontra.
Orai hemen gizonen jujamendu iniustuak