Orrialde:Chourio 1760.djvu/65

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


XXIV. KAPITULUA


Jainkoaren jujamendu ikharagarriaz, eta bekhatoreen suplizoaz.


1. Gauza guzietan orhoit zaite zure azken fiñaz, eta ez dezazula ahantzagun batez agertuko zarela juje garratz haren aitziñean zeiñarentzat ez baita deus gorderik zeiñak ez baititu errezibitzen ez gure presentak, ez eta gure aitzekiak, baiñan jujatzen baitu bethiere justutaisunaren arabera.

O bekhatore erho eta dohakabea, zeiña ikharatzen baitu maiz gizon baten kolerak; zer ihardetsiko diok bada Jainkoari, zeiñak ikhusten baititu hire krima guziak.

Zergatik ez haiz prestatzen jujamenduko egun ikharagarri hartakotz, zeiñetan nihork ez baitu izanen begiratzaillerik, sustengurik eta defendatzeillerik; eta zeiñetan batbederak aski izanen baititu bere karga.

Orai lituzkek hire obrak progotxosak, hire nigarrak entzunak, hire urrikiak merezimenduzkoak, eta hire doloreak baliozak eta salbamendukotz onak.

2. Oi hala bizitze hau purgatorio ona baita gizon pairakor batentzat, zeiñak afrontuak errezibitzean damuago baitu ofensatzaillearen bekhatuaz, ezen ez berari egiten zaioen gaizkiaz; zeinak bihotz onez othoitz egiten