Orrialde:Chourio 1760.djvu/64

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


batek goratik eroririk hautsi du burua? Bata hiltzen da jatean, berzea jokoan; bata konsumitzen du subak, bertzea akhabatzem du burdiñak: bata hiltzen da izurriz, bertzea manduleren eskuz, eta hala herioak badaramatza guziak, eta gizonen bizia sunsitzen da itzala bezala.

8. Zu hill ondoan nork egiñen du zutaz orroitzapen, edo pthoitz Jainkoari?

Egitzu beraz orai danik, ene anaia maita, egiñ ahal ungi guziak, ezen ez dakizu noiz hillen zaren, eta hill ondoan zer gerthatuko zaitzun: denbora duzuiño bilzatzu aberastasunak eternitaterakotz: ez duzun gogoetarik salbamenduaz baizen, ez axolarik Jainkoaz baizen.

Egitzatzu orai adiskideak zeruan, sainduak ohoraturik eta imitaturik, hill ondoan errezibi zaitzaten tabernakle eternalean.

9. Bizi zaite lurraren gaiñean arrotz eta bideante bat bezala zeiña ez baitute munduko egitekoek deusetan ere ukhitzen.

Itxekazu zure bihoitza mundutik apartatua, eta Jainkoaganat altxatua, ezen ez da hemen zuretzat egoitza iraupenekorik.

Ofrenda diotzozu bethiere Jainkoari zure othoitzak, nigarrak eta plaiñuak, bizitze hunen ondoan zure arimak merezi dezantzat harenganat dohatsuki goatea. HALABIZ.