Orrialde:Chourio 1760.djvu/63

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baitituzu oren eta momentu hek zeiñak eman baitzaizkitzu bizitze eternalaren merezitzeko.

Ethorriko da denbora zeiñetan galdetuko baitugu egun bat edo oren bat penitenziaren egiteko, eta ez dakit ardietsiko duzun.

6. Oi ene anaia maitea ikhusazu zenbat hirriskutarik eta beldurretarik athera dezakezun zure burua, bethie herioaren ustean eta beldurrean bizi bazare.

Enzaiazaite orai halako mameraz bizitzera, non zure heriotzeko orenak beldur baiño bozkario gehiago eman baitiezakezu.

Ikhasazu orai danik munduari hiltzen, Jesu-Kristorekin orduan bizitzen hasteko.

Ikhasazu orai dnik gauza guzien arbuiatzen libro izan zaitezentzat orduan zure salbatzailleaganat goateko.

Gastigazazu orai zure gorputza penitenziaz, orduan Jainkoa baithan esparanza fermu bat izateko.

7. Helaz erhoa! Zergatik darabillazu gogoan luzero bizitzea, egun batez segur ez zarenaz geroztik?

Zenbat ez ditu enganatu haiñitz bizitzeko esparanzak, zeiñak hill baitire gutien uste zutenean?

Zenbatetan ez duzu aditu hunelako hill da ezpata kolpe batez, halako itho da, bertze