munduarentzat mezprezio osobat, berthutean aitziña goateko desira bero bat, bizitze erregelatuaren amudio handi bat; baldiñ penitenzia garratz bat egiten badugu, obeditzera prest bagaudez, gure buruari ukho egiten badiogu, eta sofrikari guziak Jesu-Kristoren amoreagatik pairatzen baditugu.
Haiñitz ungi dagikezu osasuna duzuiño baiñan erituz geroz ez dakit zertakotz gai izanen zaren. Eritasunek ezen, eta erromeriek nihor guti hobetzen ohi dute.
5. Ez zazula urrun egor zure salbamenduaren lana, eta ez zazula utz egiteko handi hura zure hurkoen edo adiskideen gaiñean, uste duzun baiño lehenago gizonei ahantziko zaizkote.
Segurago da haiñitzez eta hobeago oraidanik zure sal bamenduaren egiten zeroni haritzea, eta zure obra onak zure aitziñean egortzea, ezen ez kondatzea zu hill ondoan bertzeek egiñen darozkizuten laguntzen gaiñean.
Bizi zarela zeronek artharik ez baduzu zure arimaz, nork naho duzu harta duen axola zu hill ondoan.
Orai da denbora baliatzekoa, orai dire salbamenduko egunak, oari denbora fagorezkoak, momentu guziak dire orai preziatu.
Baiñan helaz! Ala zuk gaizki enplegatzen