haiñ abiadura handian baigaramatza biziora.
Egun konfesatzen ditutzu egiñ ditutzun bekhatuak, eta bihar egiten ditutzun bekhatuak berriz konfesatu ditutzun hek berak. Orai deliberatzen duzu beiratuko zarela huts batetik, eta oren baten buruko erortzen zare hartan, deliberazionerik hartu ez bazindu bezala.
Arrozoiñ handiak ditugu beraz gure buruen humiliatzeko, eta gure indarrak deus gutitzat igukitzeko, haiñ flako eta mudakor garenaz geroztik.
Nagitasunak eta ansikabetasunak galaraz ere diezakegu instant batez nekhe gogorrekiñ graziak ardietsarazi darokun berthutea.
7. Zer izanen da beraz gutaz, egunaren akhabantzan, goizetik haiñ ephel garenaz geroztik?
Zorigaitz guretzat pausatzeko gutizia badugu, jadanik bakea, eta salbamenduaren segurantza ardietsi bagindu bezala. Gure bizitzean saindutasunaren seiñalerik batere ageri ez den arren.
Beharra baginduke berriz has litezen gure nausiak gauzarik xeheenak guri irakasten, eta gure gidatzen berthutean aprendizak bezala: ikhusteko ea baden esparantzarik korrejituko garela edo aitziñatuko bizitze espiritualean.