XXIII. KAPITULUA
Heriotzean behar dugula pensatu, eta hartarat preparatu.
1. Mundu huntan zureak eginduke lauster, ikusazu zertan zaren. Egun bazare, bihar etzare. Eta presuna bat bixtatik gladuz geroz, galtzen da halaber lauster orhoitzapenetik.
O gizonen bihotz gogor, eta sentimendu gabeak zeiñek ez baitute pensatzen oraingo gauzetan baizen gerokoez konturik egiñ gabe! Egunoroz zure akzione, eta gogoeta guziak erregelatu behar zintuzke egun berean hill behar bazindu bezala.
Kozienzia ona bazindu, ez zintezke heriotzearen beldur. Hala hobeago liteke bekhatuari ihes egitea heriotzeari baiño.
Egun hilzeko prest ez bazare, nola bihar izanen zare? Biharko egun hura ez da segura, ezen zer dakizu, Jainkoak emanen darotzun?
2. Zer progotxu dugu haiñitz bizitzea, haiñ guti gure eskasak uzten ditugunaz geroztik?
Helaz! Bizitze luzeak ez ditu maiz gutitzen gure fatak, aitzitik gehienean berretzen ditu.
Oxala gure bizi guzian egun bat bederen ungi iragan bagindu.
Hainitzek kondatzen dituzte konbertitu