Orrialde:Chourio 1760.djvu/58

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jainkoak hortakotz ematen darotzunaz geroztik oraiño denbora.

5. Zergatik nahi duzu luzatu egunetik egunerat zure konbersionea? Altxa zaite, khexa zaite, has zaite orai beretik, eta errozu zure buruari: orai da denbora dugukatzekoa, orai da denbora ziñ-ziñez konbertitzekoa.

Noiz ere gerthatzen baitzaiku zerbait ondiko edo altaramendu, oraduantxe da denbora merezimendu egiteko. Iragan behar duzu ezen, uretik eta sutik freskaduran sarthu baiño lehenago.

Zure buruari ukho egiten ez badiozu eziñ garaituko dituzu zure bizioak.

Gorputz herbal hau dakarkegiño, eziñ zaitezke bekhatu gabe, ez eta bizi dolorarik edo unhadurarik gabe.

Nahi ginduke egiazki sosegu oso batez gozatu munduan, baiñan bekhatuaz galtzearekiñ batean onozenzia, galdu dugu halaber dohatsutasuna.

Hartu behar dugu beraz pazienzia, eta egon Jainkoaren miserikordiaren beira: Inikitatea iragan daitekeen arteraiño, eta gure baithan hilkor den guzia ethorkizuneko bizitzeak irets dezakeen arteraiño.

6. Oi! Nolakoa den gure flakezia zeiñak