ezagutzen ez dutenentzat, eta zorigaitz gehiago bizitze hau miseriaz, eta lazeriaz inguratuaz delarik halere maite dutenentzat.
Ezen badire presunak bizitze hunekiñ hartaraiño lothuak, bethiereko lanez, eta eskez baizen garraiatzen ez dutelarik, non hortaz bethi goza ahal balitez, ez bailezakete egiñ konturik zeruko erresumaz.
4. O arima fede eta adimendu gabeak, bihotz gogorrak, zeiñan hartaraiño baitire lurrarekiñ, josiak non ez baitute sentimendurik munduko gauzentzat baizen.
Baiñan helaz dohakabe hek azkenean frogatuko dute zeiñ ezdeusak, eta mezprezagarriak ziren hek hanbat maitatu dituzten gauzak.
Bertzela konportatu dire sainduak, eta Jesu-Kristoren adiskideek ez dute konturik egiñ sensuen atsegiñez, edo mundu huntako ponpoez: baiñan bere esparantza guzia eman izan dute zeruko ontasunetan, zeiñentzat baitire hekien amudio, eta gutizia guziak .
Bethi bere bihotzak altxatuak zaozkaten ontasun ikhusten, eta fiñatzen ez direnetarat beldurrez ikhusten diren gauzen amudioak behera zetzan lurreko alderat.
Ez dezazula bada gla, ene anaia, bizitze espiritualaren progotxatzeko fidanzia, eta animoa,