Baiñan beha diozozute zeruko ontasunei, eta ikhusiko duzu m undu huntako gauza guziak ez direla deus guti segurak bere iraupenean, deskansu baiño karga hobekiago direla, eta hekien gozamena milla beldurrez eta griñez bethea dela.
Ez dago gizonaren dohatsutasuna haiñitz ontasunen izatean, haiñ guti asko duenaz geroztik bizitzeko.
Egiazki beraz miseria handia da lurrean bizitzea; eta zenbatenaz nihor aitziñatzen baita gehiago bizitze espiritualean, hanbatenaz zaio bizitze hau khiratsez betheago, zeren hark miñkiago sentitzen baititu, eta agerikiago ikhusten korrupzionezko estatu hunen eskasak.
Ezen jatea, edatea, atzarria egotea, lo egitea, lanean haritzea, pensatzea, eta naturalezaren bertze behar guzien azpiko izatea ez da bada bethiereko miseria, eta ondiko gogorra gizon prestu, eta Jainkotiarrentzat, zeiñak nahi bailuke libro izan gorputzaren amarretarik, eta bekhatuaren gatibotasunetik?
3. Segur da Jainkoaren espirituaz bizi den arima batentzat gorputzaren beharrak karga pisu bat direla: hargatik profetak haiñ beroki erraten dio Jainkoari: Jauna othoi libra nazazu ene behar guzietarik.
Baiñan zorigaitz bizitze huntako lazeria