sensuen atsegiñen ondoan baigabiltza, bethi epelthasunean eta nagitasunean gelditzen gare.
6. Maiz gure espirituaren fl akotasunetik heldu da gure gorputz dohakabea haiñ sentikor eta errenkuranti baita. Egiozu beraz othoitz Jainkoari humilki, eta galde diozozu bihotz urrikimenduz doloratu bat, erratendiozula profetarekiñ; jauna, janaraz diezadazu nigarrezko ogia, eta edanaraz diezadazu ebundanki ene nigarren ura.
XXII. KAPITULUA
Konsideratu behar ditugula mundu huntako miseriak.
1. Non nahi den izan daitezen, eta norat nahi den itzul zaitezen, bethi dohakabe izanen zare, Jainkoari lotzen ez bazaizko.
Zergatik altaratzen zare zure xedetan heltzen ez zarenean? Nor da gauza guziak bere gogara dituena? Ez zu, ez ni, ez munduan nihor. Ez da mundu huntan nihor penarik, eta ondikorik gabe, lizela eta Errege edo Aira Saindua.
Guzietako dohatsuena da Jainkoaren amoreagatik zerbait pairatzen duena.
2. Flakoek erraten dute maiz: ala hunelako dohatsu baita! Ala aberats! Ala podoroz baita.