Orrialde:Chourio 1760.djvu/54

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


4. Ezagut zazu beraz ez zarela digne zeruko konsolazioneen errezibitzeko, aitzitik ez duzula merezi damurik eta desgusturik baizen.

Egiazko urrikiaz bihotza hautsia denean munduak ez du harentzat kiratsik eta behazunik baizen. Giristiño on batek bethi kausitzen du arrozoinik asko nigarretan eta doloretan egoteko.

Ezen konsidera dezan bere burua edo bere lagun proximoa, ez du ikhusten alde guztietan lazeriarik eta ondikorik baizen, eta zenbatenaz gehiago bere burua examinatzen baitu, hanbatenaz gehiago doloratzen da.

Hortaz gure urrikien eta nigarren arrozoiñ justuak dire gure bekhatuak eta bizioak, zeiñek halako manera baikaduzkate herstuak eta zapatuak non hurren eziñ zeruko gauzetan pensa baitezakegu.

5. Bizitze luzean baiño heriotze hurbillean maizago bazindu gogoa, khar gehiago zinduke zure biziaren xuxenzeko.

Fede bizi batekiñ konsideratzen bazintu ifernuko eta purgatorioko tormentak, uste dut ez leitekela penarik edo nekherik gogorregi lizaikezunik, eta gogo onez paira etziñezakenik.

Baiñan nola egia inportant horiek ez baitire sartzen dure bihotzeraiño, eta oraiño