bekhatuen urrikiak bere baithan sarrastatzen duena: Dohatsu ko nzienzia lohi edo karga dezaketen gauza guziak bereganik hastantzen dituena.
Duzun animo eta ez zaitezela guduan unha, usantza onak gaixtoa garaitze du. Ikhasten baduzu behiñ gizonen aldebatetarat usten; hek ere utziko zaituzte lauster nahi duzunaren egitera.
3. Ez zaitezela karga bertzeren arthez eta lanez, guziz ez zaitezela sar handien egitekoetan. Zure begiak finak zatzu lehenik zure buruaren gaiñean, eta zure abisu onak lehenago emotzu zure buruari, zure adiskiderik maiteenei baiño.
Gizonen grazian edo adiskidetasunean ez bazare, ez duzula gauza hortaz bihotz miñik, baiñan zure damu guzia behar da izan zeren etzaren bizi jainkoaren zerbitzari, edo relijioneko presuna batek lukeen hersitasun eta goardia guziarekiñ.
Maiz segurago da eta progotxosago mundu huntan kosnsolazione haiñitz ez izatea, guziz sensuen araberakorik.
Jainkozko konsolazioneez denaz bezanbatean maiz gure falta da ez balinbaditugu, zeren ez baikare aski ensaiatzen gure bekhatuen urrikia bihotzean formatzerat, eta baidiogute uko egine aldebaterat konsolazioe humanoei.