XXI. KAPITULUA
Bihozeko urrikimenduaz.
1. Nahi baduzu aitziñatu debozionetan idukazu bihotza Jainkoaren beldurtasunean, eta ez diozazula eman zure buruari sobera libertate, baiñan itxek atzu zure sensuak goardia hertsiaren azpian, bozkario banoei ihes egiten diozutela. Eman zakizko osoki zure bekhatuen doloreari, eta ardietsiko duzu debozione egiazkoa.
Dolore hark haiñitz ontasun ematen daroku; baiñan espirituko barraiadurak ontasun hek guzian galarazten darozkigu.
Espantagarri da, nola ahal dukeen gizonak mundu huntan instant batez ere egiazko bozkariorik; konsideratzen duenean bere desterrua, eta zenbat hirrisku harrigarriz den inguratua.
2. Gure bihotzeko arintasunak, eta bizioen uzteko dugun ansikabetasunak debekatzen gaitu gure arimako zaurien sentitzetik, eta hirri egiten dugu maiz nigar egiñ behar gindukeen denboran.
Ez da egiazko libertaterik eta ez bozkario perfetik, Jainkoaren beldurtasunean eta konzienziaren garbitasunean baizen.
Dohatsu, traba eta barraiadura guzietarik espiritua libra ahal dezakeena, eta bere