Orrialde:Chourio 1760.djvu/51

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zer ikhusiko duzu berzetan, ikhusten ez duzunik zaren lekhuan? Begien aitziñean ditutzu zerua, lurra eta elementak, bada hetaz egiñak dire munduan ikhus daitezken gauza guziak.

8. Zer ikhus dezakezu iguzkiaren azpian bethi iraun dezakenik? Usteduzu menturaz kontentamendu oso bat kausituko duzula, ezeki ez duzu kausituko sekulan.

Munduko gauza guziak betan zure aitziñean ikhusten bazintu ere, zer liteke ikhuste bano bat baizen?

Altxa zatzu begiak gorat zure Jainkoa , eta othoitzazu barkha dietzakitzun zure bekhatuak eta laxotasunak.

Utz diotzatzute gauza banoak presuna banoei, zu lot zakizko Jainkoak manatzen darotzun lanari.

Hertsazu barnetik zure gelako athea eta deith zazu harat zure Jesus maitea. Egon zaite harekiñ, nihon ez duzu kausituko hanbat sosegu.

Handik ilkhi ez baziñe, eta hanbat berri ez bazindu aditu, hobeki gozatuko ziñen bihotzeko bakeaz. Gauza berrien aditzen atsegiñ hartzen dugun pontutik, bihotza altaratzen, eta espiritua barraiatzen.