Hek utzi darozkiguten berthuteen urratsek erakusten darokute egiazki perfetak zirela, eta izatu dutela animo munduari gerla egiteko, haren garaitzeko, eta bere handitasun guziekiñ ostikatzeko.
Orai gauza handitzat daukate botuak ez haustea, eta hartu duten uztarria pazienki jasatea.
6. Oi gure denborako laxotasuna, eta epheltasuna, lehenbiziko khar hura lauster iraungitu da, eta haiñ gare flakoak, eta hagoranduak non bizia ere nekhagarrik baitzaiku. Oxala hanbat sainduren etsenpluek bitx balezate gure baithan ere saindutzeko gutizia.
XIX. KAPITULUA
Debozioneko pratikez.
1. Relijioneko presuna prestu baten bizitzeak behar du izan berthute guziez berregindua, kanpotik ageriden bezalakoa barrenean izan dadintzat.
Artha gutxiago behar du ere izan barrenaz ezenez kanpoaz, zeren Jainkoa baita gure bihotzeko mobimenduen lekhukoa eta juiea, eta hala haren aitziñean agertu behar baitugu Aingeruen errespetuarekiñ, eta garbitasunarekiñ.
Horatarakotz egun oroz erreberritu behar ditugu gure deliberazione onak, eta bixtu