Orrialde:Chourio 1760.djvu/43

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


behar dugu gure kharra, gure konbersionea egun hasi balitz bezala. Erran behar diogu Jainkoari: Jauna, lagun nazazu zure ungi zerbitzatzeko eman darotazun desira onean, eta indazu grazia egundik egin ditudan guziak ez dire deus.

2. Berthutean gure aitziñatzea maiz gure deliberazioneen berotasunak egiten du, eta bide haiñitz egin nahi duenak animo handia behar du.

Baldiñ deliberazionerik hoberenak hartzen dituena ere erortzen bada maiz, zer izanen da bada gutitan eta flakoki deliberatzen dutenez?

Haiñitz manera suertez gerthatzen da gure laxatzea deliberazione onetan; eta Jainkozko eginbidetan egiten dugun hutsik xumeena ere hurren bethi gure kaltetan eta gutimendutan egiten da.

Bizkitartean justuen deliberazione onak hobeki dire fundatuak Jainkoaren grazian, ezenez hekien zuhurtzian, eta zerbait egitekori lotzen zaiztenean, Jainkoa baithan emana dute bere esparanza guzia. Ezen gizonak deliberatzen du, eta Jainkoak disposatzen du; eta gizonak bere zorthea ez du bere eskuko.

3. Gure ardurako debozioneak uzten baditugu