zena ere, eta etzuten bere gorputzez eziñ berzezko artharik baizen.
Probe ziren munduko ontasunez, baiñan aberats graziaz eta berthutez. Kanpotik gauza guziak eskas zituzten, baiñan barrenean zeruko dohaiñez etea konsolazionez betheak ziren.
4. Munduarekiñ atze bezala bizi ziren, baiñan Jainkoaren adiskiderik maiteenak hek ziren.
Munduak mezprezatzen zituen, eta bere begietan ere etziren deus, baiñan Jainkoarenetan maite eta preziatu ziren humiltasun egiazkoan bizi ziren, obedienzia sinple batean, karitate, eta pazienzia perfet batean, eta hala egun guziez bizitze espiritualean aitziñatzen ziren eta berretzen ziren graziaz eta berthutez.
Saindu hek ematen izan diotzate mirailltzat Jainkoak Relijioneko persuna guziei, eta hekien etsenpluak hobekiago behar gaitu obra onetarat animatu ezen ez haiñitz ephelen ikhusteak laxatu.
5. Oi! Nolakoa izatu den fraide eta serora guzien debozioneko kharra bere ordenen hastapenetan; zeiñ handia hekien othoitzetako berotasuna, hekien lehia elkarren berthutean imitatzeko, bere erregela ponturen pontu beiratzeko: nolako errespetua eta obedienzia bere aitzindarientzat.