Orrialde:Chourio 1760.djvu/352

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ohore hori bihurtzen darotzut, eta nahi darotzut bihurtu egun guziez, eta momentu guziez ere.

Eta gonbidatzen ditut, othoizten tut ene bihotz guziaz zeruko espirituak, eta giristiño leial guziak lagun nazatela zure laudatzen, eta zuri eskerren emanen.

5. Lauda bezaitzate jauna, lurreko populu, kasta eta erdara guziek, lorifika bezate zure izen adoragarria bozkario saindu, eta zelo khartsu batez bere baitarik ilkhirik.

Misterio saindu hau debozionerekiñ, eta errespeturekiñ zelebratzen dutenek, eta fede bizi batekiñ errezibitzen dutenek ardietz bezate zureganik ene bekhatuen barkhamendua.

Orhoit beitez othoi ni naizen bezalako bekhatore dohakabeaz mahaiñ saindutik ilkhitzen direnean, zurekiñ miñki bat egiñak, debozionez ukituak, eta samurtuak, bozkarioz, eta konsolazionez betheak, eta osoki sasiatuak.


XVIII. KAPITULUA


Eztela sobera kuriostasunekiñ zundatu behar misterio hau; baiñan humillki arrazoiña eman behar dela fedearen azpian.


JESU-KRISTOK

1. Ene Semea, begira zaite kuriostasun alfer batez misterio handi hunen zundatzen