Orrialde:Chourio 1760.djvu/351

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


agertzeko bihotza desira sainduz betherik, eta zure amudioz sustaturik disposizione saindu hekiekiñ, zeiñetan baitzen Joanis Baptista sainduetan den handiena, eta zure aitzindari dohatsua, noiz eta ere Espiritu sainduaren mobimenduz jauzi baitzen bere amaren sabelean, eta noiz eta ere jendartean zeiña biltzala ikhusirik erran baitzuen zutaz humilltasun, eta zelo handirekiñ: Esposaren adiskidea bozkario handitan da esposarekiñ denean, zeren aditzen baitu haren boza.

Ofrendatzen darozkitzut halaber zure sainduei eman diotzotzuten bozkario Jainkozkoak, afekzione khartsuak, espirituen bere baitharik ilkhitzeak, argi naturaz goragokoak, eta zeruko bisioneak.

Hek ofrendatzen darozkitzut kreatura guziak zeruan, eta lurrean egundaiño eman, eta sekulan emanen darozkitzuten laudorio guziekiñ.

Ofrendatzen darozkitzut nahiz enetzat, nahiz ene othoitzetan gomendatu behar darozkitzudan guzientzat, guziez behar bezala laudatua, eta lorifikatua izan zaitezentzat eternitatean.

4. Ene jauna eta ene Jainkoa, errezibi zatzu nik zuri laudorio infinituen emateko dudan desira, eta zure perfekzione neurri gabekoen arabera ohoratua ikhusteko dudan nahia, eta gutizia.